Conmutar Idioma


40 urte dantzan

Facebook

omaha personal injury attorney

40 urteurrena

b_230_255_16777215_00_images_articulos_40_aniversario_40_urte.PNGDakizuenez, aurten Salbatzaile Dantza Taldearen osaketa ofizialaren 40.urteurrena betetzen da eta hori ospatzen ari gara, hainbat ekitaldirekin: Campo Volantinean egin genuen Inauteria, Euskal Jaia gai honen inguruan ..

Datorren azaroaren 17an eta 18an urteurrena ospatzen segituko dugu hainbat jarduerarekin eta horietara gonbidatu nahi zaituztegu.

Larunbatean, azaroak 17, Zuberoako Maskarada egingo dugu. 1991Ean lehenengo aldiz egin genuen Maskarada auzoan, eta orain, 27 urte igaro ondoren, berriro egingo dugu. 

Maskaradaren antzezpenak egun osoa irauten du eta guk horrela egingo dugu. Trauko, oinezkoentzako kalean, hasiko gara 11:30ean. Campo Volantinera jaitsiko gara, ondoren Funi plazan amaitzeko. Gune desberdinetan egingo dugu dantza, eta arratsaldean, Maskarada osoaren antzezpena egingo dugu Funiko plazan. 

Planoa bidaltzen dugu zuek jakiteko nondik ibiliko garen eta zein ordutan. 

Goizeko ibilbidean dantzarien desfilea geldituko da hainbat tokitan, barrikada izenez ezagutzen direnen aurrean dantza egiteko. Horien helburua da Urribarri eta Kastaños auzoko hainbat elkarteri omenaldia egitea, eta baita Bilboko dantza talde batzuei ere (harreman onak ditugu).

Arratsaldez, Funiko plazan Maskarada osoa antzeztuko eta dantzatuko dugu, hiru ordu terdiz iraungo duena. Oso polita izango da. Horren ondoren, erromeria izango da, 21:00etatik 23:00etara, denon artean dantzatzeko.

Denok gonbidatuta zaudete gurekin eguna ematera eta gozatzera. Parte hartu nahi baduzue, eta animatzen bazarete, baserritarrez jantzita etor zaitezkete (bakoitzak nahi duen moduan). Pertsona batzuek horrela etorriko direla esan dute. 

Egunean zehar talo eta txorizoa dastatzeko aukera izango dugu. Sagardoa ere izango da Maskaradarekin joaten direnentzat. Ez dugu txosna jarriko, baina inguruan oso taberna politak ditugu. 

Igandean, azaroak 18, denok elkarrekin gozatzeko eguna izango da. Herri bazkaria eta euskaraokea prestatzen ari gara Funiko plazan, kanta batzuk botatzeko eta bazkalosteko atsegina izateko. Horren berri emango dizuegu, oraindik itxi gabe dagoelako. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hurrengo egunotan esango dizuegu nola eman izena, menua eta prezioa.

Hotza eta euriari aurre egiteko, karpa handi bat jarriko dugu plazan, 25.urteurrenean egin genuen bezala. 

Eta kamiseta polit batzuk diseinatzen ari gara. Laster beste ohar bat bidaliko dizuegu enkargatzeko azalpenekin. 

Animatu eta ospatu gurekin 40.urteurrena !!!!

b_700_491_16777215_00_images_articulos_40_aniversario_planoa.PNG

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies. Para más información Política de cookies.

Aceptar nuestra Política de Cookies