Kastañoseko Euskal Jaiaren antolaketa Salbatzaile Dantza Taldearen eskuetan zegoela haintzakotzat hartuta eta jakinda musika taldeak kontratatzeko aurrekontuak guretzako oso altuak zirela, dantza taldeko eta bere fanfarriako batzuei euskal jaian jotzeko eta dirua aurrezteko folk-rok talde bat osatzea bururatu zitzaien.
Hori dela eta, Euskal Jaiako berbenetan jotzeko asmoarekin 2006an Let Hotzak taldea jaio zen (Hotzak izenari lehenengotan Kastaños merkatuan egiten genituenean saioetan pasatzen genuen hotzari datorkio. let izenari ... beste baten kontatuko dizuegu..). Honetan Jabi, Ander, Kami eta Gontzal ( Salbatzaile taldeko dantzariak eta fanfarriako kideak) eta Maite(Salbatzaile dantz ataldeko dantzaria eta begiralea urte askotan) hasi ziren gaur egundaino.
Haiserako garaietan gauza gutxirekin kontatzen bazuten ere, denporarekin, lana eta ilusioz beteta taldea askozaz landuago agertzen zaigu.