Seguru asko, Kastañosko kamiseta (neu ere Kastañoskoa) denok edukiko duzuenez , zuen bidaietan, txangoetan eta egoera nabarmenetan eramateko proposatzen dizuegu, eta kamiseta jantzita, toki originaletan edo exotikoetan ateratako argazkia bidaltzea.
Argazkiek erakutsiko digute Kastañosko jendea noraino hel daitekeen eta zer egin dezakeen.
Argazki horiek This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera bidal daitezke datorren azaroaren 30era arte eta Salbatzailearen webgunean argitaratuko dira. Jasotzen diren argazkien artean nabarmenenak (originaltasuna, urruntasuna, exotismoa….) aukeratuko dira eta garaikurra edo gonbidapen gozoren bat jasoko dute.
Argazkiguasap eta “Kastaños Mundutik” Lehiaketetan aukeratutako argazki batzuekin Kastañosko 2017ko egutegia egingo da eta Gabonetan salduko da auzoan.
Seguru asko, Kastañosko kamiseta (neu ere Kastañoskoa) denok edukiko duzuenez , zuen bidaietan, txangoetan eta egoera nabarmenetan eramateko proposatzen dizuegu, eta kamiseta jantzita, toki originaletan edo exotikoetan ateratako argazkia bidaltzea.
Argazkiek erakutsiko digute Kastañosko jendea noraino hel daitekeen eta zer egin dezakeen.
Argazki horiek This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera bidal daitezke datorren azaroaren 30era arte eta Salbatzailearen webgunean argitaratuko dira. Jasotzen diren argazkien artean nabarmenenak (originaltasuna, urruntasuna, exotismoa….) aukeratuko dira eta garaikurra edo gonbidapen gozoren bat jasoko dute.
Argazkiguasap eta “Kastaños Mundutik” Lehiaketetan aukeratutako argazki batzuekin Kastañosko 2018ko egutegia egingo da eta Gabonetan salduko da auzoan.
Gai libreko argazki lehiaketa maiatzaren 28an, igandean, irudimena eta originaltasuna lortzeko. Parte hartzeko kamara eta whatsapp-a dituen eskuko telefonoa baino ez da behar.
Izena emateko 12:00etatik 13:00etara Funiko plazatik pasa beharko dute parte hartzaileek eta erabiliko duten telefonoaren zenbakia eman beharko dute. Parte hartzaileekin whatsapp taldea (fotoguasapkastaños) osatuko da. Argazkiak talde horretara bidali beharko dituzte, igande horretan bertan, 12:00etatik 15:00etara.
Eskuko telefono bakoitzetik hiru argazki bakarrik aurkeztu ahal izango dira. Gaia librea izango da eta baldintza bakarra izango da goizean Kastaños auzoan ateratakoak izatea.
Hurrengo astean auzoko lagun batzuek erakargarrienak aukeratuko dituzte eta atera dituztenei eskatuko diete argazkiak emailez bidaltzeko, ondoren paperera pasatu eta Artxandako Funin Euskal Jaian ikusgai jartzeko. Hirurentzat, gainera, garaikurra eta dastaketa gastronomikoa izango dira. Horiek ekainaren 4ean, igandean, emango dira Euskal Jaian.
