Azaroaren 5etik 15era, Kastañosko Zentro Zibikoan, Salbatzaile Dantza Taldeak azaroaren 17an Uribarriko eta Kastañosko kaleetan zehar antzeztuko duen Zuberoako Maskaradaren ikuskizunean erabiliko dituen jantzi batzuen erakusketa izango du ikusgai.
Zentro Zibikora bertaratzera animatu nahi zaituztegu, Pasamaneria taldekoek egin duten lana hurbiletik ikusteko, eta aldi berean, pertsonaia batzuen deskribapena ezagutzeko ere.
Era berean, Salbatzaile taldearen 40. urteurrena ospatzeko izango den Maskaradaren aurkezpen-ekitaldia egingo dugu Zentro Zibikoan azaroaren 6an, asteartean, 20:00etan, baita prestaketa lanarena, taldearen historiarena, eta erakusketarena ere.
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies. Para más información Política de cookies.