Urtero Dantza Taldeak Dantzari Egunean parte harzten du, bertan Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean federatutako dantza talde guztiak elkartzen dira, urte osoan zehar ikasten dituzten dantza guztiak praktikan ipintzeko..
Informazio gehiago: http://www.dantzarieguna.net/
SALBATZAILE DANTZA TALDEAK “BILBON DANTZA” egitarauaren barruan Herri Erromeriak antolatzen ditu Bilboko Santiago plazan hilabete bakoitzaren azkenengo larunbatean (uztailan eta abuztuan izan ezik) gaueko 20.00etatik 21.30era arte.
Jarduera honekin gure folkloreaz eta gure musika preziatuaz gozatzeko aukera zabaldu nahi diogu parte hartu nahi duen edonori.
Urteak pasa ahala, larunbatero gero eta jende gehiago hurbiltzen dela ikusten dugu, umeak, gazteak zein nagusiak , gure elkarteak euskal kulturaren ohiturari bultzada txikia ematen saiatzen garelarik.