Conmutar Idioma


Facebook

omaha personal injury attorney

Izena ematea eta parte hartzea 2024

Euskal Jaian egiten diren jardueren artean, haietako batzuetan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar duzue, ahalik eta hobekien antolatu ahal izateko. Izen-emate horien artean, igandeko lehiaketa gastronomikorako aulkiak eta mahaien eskaerak, playback-lehiaketak eta abar ditugu.  

Horregatik, labur-labur aipatuko ditugu horietako bakoitzaren araudia eta inskribatzeko modua..

Dantza lehiaketa, ostiral gauean:

Izena eman ahal izateko, LET Hotzak kontzertuaren lehen zatian funi plazan bertan, kontzertuaren atsedenaldian lehiaketa izango da.

Playback lehiaketa, larunbat gauean:

Izena eman ahal izateko beharrezkoa da txosnara joatea larunbatean gaueko 22:00ak baino lehen eta USB bat utzi beharko duzue zuen abestiarekin.

INDABA GORRIAK Gastronomia Lehiaketa, igande goizean:

Parte hartu ahal izateko indabak igandean eguerdiko 14:00etan aurkeztu behar dira.

Patata-tortilla lehiaketa gastronomikoa, igande goizean:

Parte hartu ahal izateko patata-tortillak igandean eguerdiko 13:00etan aurkeztu behar dira.
 

Hamaiketako-lehiaketa, igande goizean:

13.30ean epaimahaia plazatik ibiliko da kuadrillen artean hamaiketakoak ikusi eta dastatzeko

Mahaiak eta aulkiak erreserbatzea:

Aulkiak eta mahaiak erreserbatu ahal izateko, erreserba-inprimakia bete behar da, maiatzaren 27a baino lehen.

Badakizue ez dela beharrezkoa aulkiak eta mahaiak alokatzea, bakoitza bere aulkiekin eta mahaiekin antola daitekeela. Hau ematen dugun"zerbitzu" bat da, denok mahaiak eta aulkiak izateko aukera izan dezagun eta auzora ekartzeko. Holan ere alokairu-gastuak eta garraiatzeko gastuak denon artean partekatu eta merkeago atera daitezen.


Pack-a: mahai bat gehi 6 aulki: 12 €

Aulki soltea: 1 €


https://forms.gle/8u43rvdmbXVJD6qr9

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies. Para más información Política de cookies.

Aceptar nuestra Política de Cookies