Conmutar Idioma


Facebook

omaha personal injury attorney

2022ko IV.GUACHAP ARGAZKI LEHIAKETA


Ohitura onak berreskuratzen jarraitzen dugu, eta horregatik aste honetan argazkiak ateratzea tokatzen zaigu, Euskal Jaiaren aurreko IV.GUACHAP Argazki Lehiaketan parte hartzeko.
Oraingoan gaia librea izango da baita teknika ere, beraz ez animatzeko aitzakirik ez dago.
Parte hartzaile bakoitzak argazki bat bidali ahal izango du hurrengo emailera:  This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Argazkia bidaltzeko epea maiatzaren 22an, 24:00etan, amaituko da.

Maiatzaren 23tik 28ra Salbatzaile taldearen gizarte sareetan https://www.facebook.com/SalbatzaileDantzaTaldea  eta https://instagram.com/salbatzailedantzataldea  ikusi ahal izango ditugu argazkiak eta gehien gustatzen zaigunari gure botoa (bat eta behin) eman. Boto gehien lortzen duten argazkien erakusketa izango da Funiko sarreran jaietako asteburutik aurrera.
Eta beti bezala, hiru sari egongo dira (auzoko tabernatan dastatzeko) argazki finalistentzat.
Animatu argazki bat bidaltzera eta gehien gustatzen zaizunari botoa ematera! 

 
 

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies. Para más información Política de cookies.

Aceptar nuestra Política de Cookies