Conmutar Idioma


Facebook

omaha personal injury attorney

Kastañosko Eskal Jaiako Kamiseta

ERNE EZ BAZABILTZA, KAMISETA BARIK GELDITUKO ZARA! Aurten Kastañosko Euskal Jaiarako kamiseta ofiziala daukagu. Manuk egindako kartel ederra aprobetxatuz (eskerrik asko!), kamiseta hau diseinatu dugu auzoko eta Euskal Jaiako auzokide, lagun eta ezagun guztiek ekainaren 3an, 4an eta 5ean jazteko aukera izan dezazuen... eta nahi duzuenean ere!
Aurkitu dugun web bitxi baten bidez egingo dugu. Oso sistema erraza erabiltzen du: 
1. Web gunean sartu, esteka honen bidez:http://www.crowdence.com/kastanoskoeuskaljaia2016(ADI!! "kastanos", "N"z idatzita). 
2. Behar dituzun kamisetak eta neurriak erosi eta ordaindu, interneteko edozein erosketan egiten den bezala. Prezioa itzela da: 11 euro besterik ez! (+ bidaltze gastuak, gutxi gora behera 3€).
3. Gutxieneko kopurura ailegatzen bagara (110 kamiseta), kamisetak inprimituko dizkigute, etxera bidali, eta Euskal Jaian estreinatzeko prest izango ditugu. 
4. Gutxieneko kopurura ez bagara ailegatzen (gure auzoa eta auzokideak ezagututa... ziur gaude soberan lortuko dugula!) kamisetak ez dituzte egingo, eta ez dizute ezertxo ere kobratuko. 
INPORTANTEA: KANPAINAREN IRAUPENA OSO LABURRA IZANGO DA. KAMISETAK ESKATZEKO AZKENENGO EGUNA DATORREN ASTEAZKENA IZANGO DA, MAIATZAREN 11a. Egun horretarako gutxieneko kopurua lortu badugu, kamisetak izango ditugu. Beraz, lortu nahi baduzu, zabaldu kanpaina hau zure ezagunen artean, zure lankideen artean, zure koadrilan... 
GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU! ¡GORA KASTAÑOS ETA GORA EUSKAL JAIA!

 

 

7040216c9c0ae4e30df21083511318d3_f.png

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies. Para más información Política de cookies.

Aceptar nuestra Política de Cookies