Conmutar Idioma


Facebook

omaha personal injury attorney

ARGAZKIGUASAP LEHIAKETA 2018

Gai libreko argazki lehiaketa maiatzaren 27an, igandean, irudimena eta originaltasuna lortzeko. Parte hartzeko kamara eta whatsapp-a dituen eskuko telefonoa baino ez da behar.

 Izena emateko 12:00etatik 13:00etara Funiko plazatik  pasa beharko dute parte hartzaileek eta erabiliko duten telefonoaren zenbakia eman beharko dute. Parte hartzaileekin whatsapp taldea (fotoguasapkastaños) osatuko da. Argazkiak talde horretara bidali beharko dituzte, igande horretan bertan, 12:00etatik 15:00etara.

Eskuko telefono bakoitzetik hiru argazki bakarrik aurkeztu ahal izango dira. Gaia librea izango da  eta baldintza bakarra izango da goizean Kastaños auzoan ateratakoak izatea.

Hurrengo astean auzoko lagun batzuek erakargarrienak aukeratuko dituzte eta atera dituztenei eskatuko diete argazkiak emailez bidaltzeko, ondoren paperera pasatu eta Artxandako Funin Euskal Jaian ikusgai jartzeko. Hirurentzat, gainera, garaikurra eta dastaketa gastronomikoa izango dira. Horiek ekainaren 3ean, igandean, emango dira Euskal Jaian.

b_600_973_16777215_00_images_articulos_2018_euskaljaia_fotoguasap2018_min.jpg

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies. Para más información Política de cookies.

Aceptar nuestra Política de Cookies